XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Itsuak ikus, errenak ibil, lepradunak garbi, gorrak entzun eta hilak biztu zitezkeelako, zer dela eta inor eskandalizatu behar zen?.

Aipamen hauegatik ez daiteke eskandaloaren aipamen hau esplikatu.

Eskandaloa, praktikan, Jesusek behartsuei egiten dien salbamen eskaintzan datza.

Hau arras eskandalagarria da.

Eskandalo hau gainditzea lortuko dutenak zoriontsu proklamatzen dituenean, orduan, azpimarratzen du behartsuei ematen zaie berriona.

Esaldi honek Jesusen predikazioaren mami eta muina adierazten duela zoriontasunen oihukapen eskatolojikoa handiki inauguratzen duenean ere agertzen da: zorionekoak behartsuak zuena bait da Jainko erreinua.

Zeintzuk dira behartsuok?.

Jesusek berriona nortzuri ekarri zien jakiteko, bere jarraitzaileei ematen zitzaizkien deiturak ezagutu behar ditugu.

Maiz publikanu eta bekatore izena ematen zaie edo publikano eta emagaldu edo bekatore soilik.

Deitura hauei egozten zaien mezprezio sakona ikusiz gero, izenok Jesusen etsaiek asmatuak ez direnik ezin uka.

Bekatore konzeptuak, Jesusen inguru giroan, sentidu zabalean, Jainko manamendua nabarmenki gutxiesten zutenek, eta beraz, mundu guztiak seinalatzen zituztenek ziren, noski; baita profesio mezpreziagarriak zituztenek ere.

Hauk, gehienen ustetan, inmoralkeria, honradutasun falta zekartenak ziren: azareko jokolariak, dirukoiak, zerga biltzaileak, publikano eta artzaiak (hauzo larretan bazkatzen zituztela eta artalde produktoak ohosten zituztela, eta kultu zale, landan bizi zirela eta, ez zirela sospetxatzen zen hauetaz).